2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2026ko otsailaren 26ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aiegin, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2603564