2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.
Aranaratxen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, David Azparren Lana.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Idazkaria. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %10; bateraezintasunekoa: %35; lanaldiaren luzapenekoa: %10; %3,72 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Eulateko eta Larragoako udalekin batasunean.
Izenen zerrenda
Izen-deiturak: Sara Lana Cambra. Lanpostua: Idazkaria. Antzinatasuna: 1996ko abenduaren 4a.
Iragarkiaren kodea: L2603288