2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
"Herrigunea IES Altsasu BHIrekin, Iñigo Aritza ikastolarekin eta Dantzalekuko kirolgunearekin lotuko duen bidegorria eraikitzeko proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia
Udalbatzak 2025eko azaroaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hirigunea IES Altsasu BHIrekin, Iñigo Aritza ikastolarekin eta Dantzalekuko kirolgunearekin lotuko duen bidegorri bat eraikitzeko proiektua onartu zen, bai eta horren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua ere, eta jendaurrean jarri zen hamabost egunez.
Jendaurrean jartzeko epea igarota, Udalbatzak 2026ko urtarrilaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, aldi horretan aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, eta behin betiko onartu zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua.
2026ko martxoaren 4ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo zuen, nahitaezko desjabetzea egiteko, proiektu horren eraginpeko ondasun eta eskubideak hartzea.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau,
EBATZI DUT:
1. "Herrigunea IES Altsasu BHIrekin, Iñigo Aritza ikastolarekin eta Dantzalekuko kirolgunearekin lotuko duen bidegorri bat eraikitzeko proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2026ko martxoaren 27an Altsasuko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, eraginpeko ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzeko.
2. Ekitaldi horretara ukitutako pertsonek joan beharko dute, edo, bestela, beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta, eta beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Egoki baderitzo eta beren kontura, peritu bat eta/edo notario bat eraman ahal izango dituzte.
3. Altsasuko alkate Javier Ollo Martínez jauna eta udaletxeko idazkari Isaac Valencia Alzueta jauna izendatu dira administrazio jardulearen ordezkari, aldez aurreko aktak sinatzeko, adostasunez, okupazioari eta ordainketari buruzkoak, eta bidezko agiri guztiak.
4. Víctor Ángel López Rodríguez eta Aritz Iturrarte Vélez izendatzea, Administrazioaren peritatze-eginkizun teknikoa betetzeko.
5. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Altsasuko Udaleko iragarki-oholetan argitaratzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Eragindako titularrei banakako zitazio-zedularen bidez jakinaraztea, eta adieraztea egintza hori ez dela behin betikoa administrazio-bidean. Nolanahi ere, interesdunek, aurretiazko akta egin arte, alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiote idatziz Udal honi, premiazko okupazioak eragindako ondasunen zerrendan izan daitezkeen akatsak zuzentzeko.
Altsasun, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ERANSKINA
Aurreko aktak egiteko lekua: Altsasuko Udala (Nafarroa), Gartzia Ximenez 42-1. kalea.
Eguna: 2026ko martxoaren 27a.
AKTA ORDUA | TITULARRAK | FINKA ZKIA. | POLIGONOA | LURSAILA | ERABILERA |
12:00 | Cesáreo Arregui Ochoa Aspuru | 1 | 3 | 1334A | Lehorreko alorra |
12:15 | Felipe Mazquiaran Celaya y Francisco Javier Mazquiaran Lecea | 2 | 3 | 1333A | Belardia |
12:30 | María Luisa San Roman Chicharro | 3 | 3 | 1332A | Belardia |
12:45 | Julio Gartzia Roman | 4 | 3 | 1317A | Belardia |
13:00 | María Luisa Mazquiaran Guridi | 12 | 3 | 1752A | Askotariko zuhaitzak |
13:15 | María Teresa San Roman Azurmendi | 13 | 3 | 1751A | Askotariko zuhaitzak |
Iragarkiaren kodea: L2603650