54. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

2026rako lan publikoaren eskaintza

Burutzaren otsailaren 24ko 32 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/198 Foru Dekretuaren 3. artikuluan eta dekretu horrekin bat datozen xedapenetan ezarritakoa betez, onetsi egin da Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren lan publikoaren eskaintza 2026rako. Hona hemen egonen diren lanpostuak:

–Berdintasuneko teknikaria, 12A lanpostua. B maila; lanpostuko osagarria, %6,73. Sarbidea: oposizioa.

–Toki-garapenerako agentea, 14A lanpostua. B maila; lanpostuko osagarria, %6,73. Sarbidea: oposizioa; hizkuntza: euskara, C1.

–Toki-garapenerako agentea, 15A lanpostua. B maila; lanpostuko osagarria, %6,73. Sarbidea: oposizioa.

Erriberrin, 2026ko otsailaren 26an.–Lehendakaria, M.ª Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2603197