1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten baitira indarrean dagoen araudiaren arabera Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari kontratazioaren, dirulaguntzen eta sektore publikoko entitateekiko transferentzien arloan, aipatu zerbitzuaren esparruan, esleitzen zaizkion administrazio-eskumenen titulartasuna eta erabilera.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 10.6 artikuluan xedatzen duenez, administrazio-organoei esleitutako eskumenen titulartasuna eta erabilera hierarkikoki haien menpekoak diren beste organo batzuetan deskontzentratzen ahalko dira, eskumen-esleipeneko arauetan bertan ezartzen den moduan eta baldintzetan.
Une honetan, egokia da Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea indarrean dagoen araudiaren arabera Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari kontratazioaren, dirulaguntzen eta sektore publikoko entitateekiko transferentzien arloan, aipatu zerbitzuaren esparruan, esleitzen zaizkion administrazio-eskumenen titulartasuna eta erabilera.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea indarrean dagoen araudiaren arabera Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari kontratazioaren, dirulaguntzen eta sektore publikoko entitateekiko transferentzien arloan, aipatu zerbitzuaren esparruan, esleitzen zaizkion administrazio-eskumenen titulartasuna eta erabilera.
2. Indarrik gabe uztea 8/2025 Foru Agindua, irailaren 9koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten baitira indarrean dagoen araudiaren arabera Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari kontratazioaren arloan esleitzen zaizkion administrazio-eskumenen titulartasuna eta erabilera.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 20an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2602820