1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
AKATS ZUZENKETA, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 25C/2026 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez erabaki zen metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2026. urterako berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
2026ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ekoan, 25C/2026 Ebazpena argitaratu zen. Haren bidez, erabaki zen metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen horren argitalpenean akats hau atzeman da:
Honako hau dioen tokian:
"Ehungintzaren merkataritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten 2026. urterako berrikuspena."
Honela behar du:
"Metalaren merkataritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten 2026. urterako berrikuspena."
Akats zuzenketa hau jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, nahasbiderik egon ez dadin, testu osoa berriro argitaratzen da.
Iruñean, 2026ko martxoaren 10ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
25C/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2026. urterako berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2026. urterako berrikuspenari buruzko akordioaren testua (31002005011982 kode zenbakia), 2026ko otsailaren 9an erregistro honetan sartu zena, Nafarroako Burdindegietako Enpresaburuen Elkarteak, Nafarroako Material Elektrikoaren Banatzaileen Elkarteak, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak eta Comisiones Obreras sindikatuak (CC.OO) 2026ko otsailaren 4an sinatua.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 11n.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.
BILDU DA:
Nafarroako Metalaren Merkataritzaren Sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioa, honako pertsona eta ordezkaritza hauek osatua:
Nafarroako Burdindegietako Enpresaburuen Elkartearen izenean: Juan Ramón Doral Brun jauna.
Nafarroako Material Elektrikoaren Banatzaileen Elkartearen izenean: Javier Adiego Reta jauna.
Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren izenean: Amaya Villanueva Fernández andrea.
Comisiones Obreras sindikatuaren izenean (CC.OO): Gorka Arias jauna.
ADIERAZI DUTE:
EINren ziurtapenen bidez jakin denez, behin betiko finkatu da 2022., 2023. eta 2024. urteetako KPIen batura %11,6koa izan dela. Beraz, bidezkoa da adostutako soldata-taulak eguneratzea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Metalaren Merkataritzaren Sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 7. artikuluan ezarritakoa betez.
Hori horrela, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, batzordeko kideek, aho batez,
ERABAKI DUTE:
Lehena.–Nafarroako Metalaren Merkataritzaren Sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 7. artikuluan araututakoa aplikatuz, bidezkoa da hitzarmeneko soldata-taulak eguneratzea, artikulu horretan ezartzen diren baldintzetan.
Bigarrena.–Honako hau itundua dagoenez:
"Nolanahi ere, 2026ko urtarrilean, hitzarmeneko taulak eguneratuko dira, bat etorriz Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako V. Akordioan jasotakoarekin; hala, Estatuko 2022., 2023. eta 2024. urteetako KPIa %11tik gora handitzen bada, hitzarmeneko taulen eguneraketa %13 artekoa izanen da gehienez. Hasiera batean hitzartutako %11ren eta %13aren artean izan daitekeen diferentziala hitzarmeneko taulei aplikatuko zaie 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin".
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko taulen eguneratze-ehunekoa %0,6 izanen da.
Hirugarrena.–Adostutako eguneratzea aplikatu ondoren, hitzarmeneko soldata-taula, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, akta honen I. eranskin gisa agertzen dena izanen da.
Laugarrena.–Soldaten eguneraketak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Bosgarrena.–Akordio hau Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura igorriko da, erregistratu eta, ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Eta, jasota geldi dadin, eta ados daudela erakusteko, bildutako guztiek akta hau sinatzen dute, adierazten den tokian eta egunean.
UGT. CCOO. Nafarroako Burdindegietako Enpresaburuen Elkartea. Material Elektrikoaren Banatzaileen Elkartea.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO METALAREN MERKATARITZAREN SOLDATA-TAULAK
| EUROAK |
LEHEN TALDEA |
INGENIARIAK ETA LIZENTZIADUNAK | 2.428.91 |
LAGUNTZAILE TEKNIKOAK | 2.114.74 |
PRAKTIKANTEAK | 2.007.39 |
BIGARREN TALDEA |
LANGILERIAREN ETA SALEROSKETEN BURUA | 2.341.89 |
KUDEATZAILEA EDO ZUZENDARI KOMERTZIALA | 2.413.49 |
SUKURTSALEKO BURUA | 2.341.89 |
ARDURADUN NAGUSIA | 2.341.89 |
SALTOKIAREN ARDURADUNA, SALEROSLEA | 2.172.63 |
BILTEGIKO BURUA | 2.172.63 |
TALDEKO BURUA | 2.172.63 |
ATALBURUA | 2.056.59 |
KOMERTZIALA | 1.831.76 |
DENDAKO SALTZAILEA, 2 URTETIK GORAKOA | 1.831.76 |
DENDAKO SALTZAILEA, 2. URTEKOA | 1.564.18 |
DENDAKO SALTZAILEA, LEHEN URTEKOA | 1.496.77 |
IKASTUNA | 1.138.41 |
HIRUGARREN TALDEA |
ADMINISTRARIEN BURUA | 2.341.89 |
ADMINISTRAZIO ATALEKO BURUA | 2.172.63 |
KONTULARIA | 2.008.29 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | 1.831.76 |
ADMINISTRARIA, 2 URTETIK GORAKOA | 1.650.60 |
LAGUNTZAILEA, 2 URTETIK BEHERAKOA | 1.485.24 |
KUTXAZAINA | 1.406.09 |
LAUGARREN TALDEA |
MARRAZKILARIAK | 2.231.65 |
ERAKUSLEIHO-APAINTZAILEAK | 1.888.89 |
OFIZIOKO PROFESIONALAK |
ZERBITZU TEKNIKOETAKO BURUA | 2.056.59 |
LANTEGIKO BURUA | 2.056.59 |
OFIZIOKO PROFESIONALAK, 1. MAILAKOAK | 1.831.76 |
OFIZIOKO PROFESIONALAK, 2. MAILAKOAK | 1.652.25 |
MORROI ESPEZIALIZATUA | 1.652.25 |
MORROIA | 1.571.41 |
IKASTUNA | 1.138.41 |
BOSGARREN TALDEA |
ATEZAINA, ZAINDARIA, GARBITZAILEA | 1.522.84 |
Iragarkiaren kodea: F2603834