6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
DESOLADO DE LOR ALDERDIKO ALORRETAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta
Desolado de Lor Alderdiko Alorretako Ureztatzaileen Elkarteko buruak batzar nagusi arrunterako deia egiten die elkarteko kideei. 2026ko apirilaren 8an eginen da, Cascanteko kultur etxeko bigarren solairuan (San Pedro kalea). Lehenengo deialdia 19:45ean izanen da, eta, nahikoa boto biltzen ez badira, bigarren deialdia eginen da, 20:00etan. Gai-zerrenda hau jorratuko da:
1.–Aurreko akta irakurtzea eta onestea.
2.–2025eko ekitaldia aurkeztea eta, egoki bada, onestea.
3.–2026ko aurrekontua aurkeztea eta, egoki bada, onestea.
4.–Ureztatzeko uraren erreserba.
5.–2025eko kanpainako ureztatzeen laburpena eta Val urtegiaren egoera.
6.–Galde-eskeak.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2026ko otsailaren 27an.–Elkarteko burua, Alberto Manuel Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: P2603139