53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

CASCANTEKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Elkarte honetan indarrean dauden ordenantzek zehazten dutenarekin bat, elkarteko kideei dei egiten zaie batzar nagusi arruntera, zeina 2026ko apirilaren 13an izanen baita, Cascanteko kultur etxeko hitzaldi aretoan (San Pedro kalea), 19:45ean lehenbiziko deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Hona hemen aztertuko diren gaiak:

Gai-zerrenda:

1.–Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta, egoki bada, onestea.

2.–2025eko ekitaldi ekonomikoa aurkeztea eta, egoki bada, onestea.

3.–2026ko ekitaldirako aurrekontuak aurkeztea eta, egoki bada, onestea.

4.–2025eko ureztatze kanpainaren laburpena.

5.–2 kide berritzea Gobernu Batzorderako.

6.–Galde-eskeak.

Cascanten, 2026ko otsailaren 3an.–Elkarteko burua, Bernardo Diaz Alava.

Iragarkiaren kodea: P2603434