53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

EGAIBARKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Egaibarko Ureztatzaileen Elkarteko kideei dei egiten zaie batzar nagusi arruntera. Murietako udaletxeko bilkuren aretoan izanen da, 2026ko apirilaren 10ean, 19:30ean, lehenbiziko deialdian, eta ordu erdi geroago, bigarrenean. Baliozkoak izanen dira bigarren deialdian hartzen diren erabaki guztiak. Hona hemen gai-zerrenda:

1.–Aurreko batzarraren akta irakurri eta, egoki bada, onestea.

2.–2025eko kontuak aurkeztea.

3.–2026ko aurrekontuak onestea.

4.–Kargudunak aukeratzea eta izendatzea:

Bete beharreko karguak: 3 kide Gobernu Batzorderako.

5.–Galde-eskeak.

Murietan, 2026ko martxoaren 2an.–Elkarteko burua, Javier Bujanda Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: P2603380