1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
13/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Silvia del Agua Amigo andrea izendatzen duena Burlatako "Egunsenti" Haur Eskolako zuzendari.
Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak (horren bidez ezartzen da Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa), 27. artikuluan, ezartzen du izendapen librearen bidez beteko direla Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletako zuzendari lanpostuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat, ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari horiek.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Silvia del Agua Amigo andrea Burlatako "Egunsenti" Haur Eskolako zuzendari izendatzearen inguruan.
Erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere, eman dizkidanak abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea),
AGINTZEN DUT:
1. Silvia del Agua Amigo andrea izendatzea Burlatako "Egunsenti" Haur Eskolako zuzendari, 2026ko otsailaren 17tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Haur Eskolen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, zuzendua Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari, hilabeteko epean, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2602385