6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
TARAZONICAREN BIDE BERDEAREN PARTZUERGOA
Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Tarazonicaren Bide Berdearen Partzuergoaren Batzarrak, 2026ko otsailaren 11n egindako bilkuran, erabaki du luzatutako aurrekontua aldatzea eta 120.000,00 euro gehitzea 432-61900 partidari (Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko beste inbertsio batzuk), diruzaintzako gerakinaren kargura.
Interesdun guztiek espedientea azter dezakete Tuterako Udalaren Idazkaritzan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Alegaziorik ez badago, aldaketa behin betiko onetsiko da eta indarra hartuko du, jendaurreko epea igaro ondoren.
Tuteran, 2026ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: P2603360