53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen ondotik ematen diren plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Iragarkia 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onesten da, eta argitara ematen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

01

02

LANPOSTUA

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Administrari-ofiziala

ARAUBIDE JURIDIKOA

Funtzionarioa

Lan-kontratudun finkoa

MAILA

D

C

SARBIDEA

Oposizio-lehiaketa

Oposizio-lehiaketa murriztua (*)

LANALDIA

%100

%100

MAILAKO OSAGARRIA

%12

%12

LANPOSTUKO OSAGARRIA

%6,99

%29,86

LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA

%10

-

EGOERA

Jardunean

Hutsik

(*) Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusita zer zerbitzu-premia dituen toki-erakunde honek, erabaki da administrari-ofizialaren lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea.

Langileen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

IZEN-DEITURAK

MAILA

ANTZINATASUNA

GRADUA

BOSTURTEKOAK

LANPOSTUA

Pablo Esparza Belza

D

2024-06-10

-

-

Zerbitzu anitzetakoa (01)

Lan-kontratudun finkoak.

IZEN-DEITURAK

MAILA

ANTZINATASUNA

GRADUA

HIRURTEKOAK

LANPOSTUA

Nora Martín Aguirre

D

2017-04-03

-

2

Administrari laguntzailea (*)

(*) ikurra duen lanpostua amortizatu eginen da, barne igoera murriztukoa betetzen denean.

Iragarkiaren kodea: L2603598