53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 553. eta 554. lurzatietan. Behin betiko onespena

Añorbeko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 553. eta 554. lurzatietarako, bat etorriz administrazio-espedientean jasota dagoen hirigintzako agiriarekin.

Iragarkia argitaratu zen 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, Añorbeko Udalak behin betiko onetsi zuen 2026ko otsailaren 2ko osoko bilkuran.

Xedatzen da behin betiko onespena eta hirigintzako dokumentua argitara daitezela, indarra har dezaten eta publikoak izan daitezen; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Añorben, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601544