53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 23an, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez José Ignacio Ferrero Moreno jauna Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiko Mantentze-lanen bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Hezkuntza Departamentuko oniritzia jaso delarik, hari atxikirik baitago burutzan aritzeko proposatutako pertsona, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman ondoren, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. José Ignacio Ferrero Moreno jauna izendatzea, bitarte baterako, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiko Mantentze-lanen Bulegoko buru. Izendapenak 2026ko otsailaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2602897