53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko Izendapena

Deialdi bat argitaratu zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-hezitzailearen plaza bat, 03-12 zenbakia duena Vianako Udalaren plantilla organikoan. Deialdia alkatearen 2025eko maiatzaren 21eko 393 zenbakidun Ebazpenaren bidez onetsi zen. Hautapen-prozesua amaitu da, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu eta gero, puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren alde.

Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Toki-araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat,

EBAZTEN DUT:

Vianako Udaleko funtzionario izendatzea, gizarte-hezitzailearen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzea, ondotik xedatutakoaren arabera:

IZENDATUTAKOA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Laura Gil Rivera

3-12

Funtzionarioa

1. Izendatzen den izangaiak karguaz jabetu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Vianako Udalaren web-orrian (www.viana.eus).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vianan, 2026ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2602846