2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELORTZIBAR
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrendaren akats-zuzenketa
Elortzibarko Udaleko alkateak 2026ko otsailaren 2an emandako 2026-0147 Ebazpenaren bidez, onetsi zen administrari-ofizialen bi plaza betetzeko prozeduran onartutako izangaien behin betiko zerrenda. Prozedura hori oposizio-lehiaketaren bidezkoa da, eta 2.14 eta 2.16 plazak beteko dira haren bidez. Ebazpena argitara eman zen 2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an.
Ebazpen horretan transkripzio-akats batzuk atzeman direnez, eta legez eman zaizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2026ko otsailaren 2an emandako 2026-0147 Ebazpena aldatzea (ebazpena argitara eman zen 2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an), eta akats hauek zuzentzea:
a) Onartutako 123 izangaiak txanda irekikoak dira, ez baita eskabiderik aurkeztu igoera-txandan parte hartzeko. Honako hau esan behar du: "Igoera txanda: Ez da eskabiderik aurkeztu".
b) "Goienaga Otazu, Lorea Josefina" izangaiaren ordez, "Goienaga Otazu, Lorea" agertu behar da.
c) "Martínez Roncal, Elvirsa" izangaiaren ordez, "Martínez Roncal, Elvira" agertu behar da.
d) "Latasa Solano, Arantxa" izangaiaren ordez, "Latasa Sola, Arantxa" agertu behar da.
e) "Gaborondo Jarones, Amaia" izangaiaren ordez, "Gabirondo Jarones, Amaia" agertu behar da.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Noainen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2603261