53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELORTZIBAR

Oposizioa, barne-igoera murriztuan, atezain-harreragile lanpostu bat betetzeko, D mailakoa, Noaingo Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuan. Izendapena

Deialdia argitaratu zen 2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Patronatuko buruak, 2026ko otsailaren 11n emandako ebazpenaren bidez, izendatu zuen Marta Lardiés Galarreta atezain-harreragile lanpostu bat betetzeko, D mailakoa, Noaingo Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuan.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Noainen, 2026ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602570