2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Zuzenbideko lizentziadunen oposizio-lehiaketa. Izendapena
2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean, argitara eman zen deialdi bat oposizio-lehiaketa bidez bete zedin Zuzenbideko lizentziadunen plaza huts bat (A maila), Tuterako Udalaren zerbitzura. Hala, hautaproben kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 912. Ebazpenaren bidez (2026ko otsailaren 24koa), Francisco Javier Monreal Arnal izendatu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko Zuzenbideko lizentziadun; hori dena, 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua betez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Tuteran, 2026ko otsailaren 24an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2602983