2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PITILLAS
2026rako lan publikoaren eskaintza
2026ko lan publikoaren eskaintza onetsi da, betez martxoaren 4ko 16/2026 Ebazpenean eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluan ezarritakoa (Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Legea). Artikulu horrek xedatzen du udalbatzako buruaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera. Bada, honako plaza hau izanen du:
–Administrari-ofizialaren plaza bat. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.
Plaza oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, plantillan lanposturik gehitu gabe.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Pitillasen, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.
Iragarkiaren kodea: L2603704