2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, gizarte hezitzailearen 4 plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 2an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-hezitzailearen 4 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2025eko apirilaren 14ko erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsitako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa, hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Gizarte-hezitzailearen lanposturako izendatzea jarraian zerrendatzen diren pertsonak, eta Gizarte Ekintzako Alorrari atxikitako plaza hauek esleitzea:
IZANGAIA | ESLEITUTAKO PLAZA |
Lorena López Martínez | 1-214000-20 |
Maialen Izco Berraondo | 1-214000-13 |
Virginia Pérez-Zabalza Larumbe | 1-214000-9 |
Lorea Irigoyen Arbizu | 1-214000-23 |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2026ko martxoaren 20an hartu beharko dutela plazen jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Fora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko martxoaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2603326