1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
11/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Ana Isabel Valencia Labiano andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Ana Isabel Valencia Labiano andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko otsailaren 26an izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 2026ko otsailaren 25a izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2603208