53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizioa, udaltzain-agenteen bi plaza betetzeko. Izendapen proposamena

Lodosako Udalaren zerbitzuan aritzeko udaltzain-agenteen bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen alkateak 2024ko uztailaren 4an emandako Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin dio Lodosako Udaleko alkateari, Raúl Hernández de La Fuente izendatzeko Lodosako Udaltzaingoko agente (txanda irekian).

Deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatutako izangaiari 5 egun egun balioduneko epea ematen zaio, izendatu aurretik aurkeztu ditzan jatorrizko agiri hauek:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren fotokopia edo horien baliokide den titulu batena, bi aldeena.

–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia, bi aldeena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Ziurtagiria, Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralak egina, frogatzen duena ez dagoela erregistro horretan aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa agertzen duena armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko, legeak hala baimenduz gero eta Udalak hala eskatuz gero.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lodosan, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2602569