53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Oposizio-lehiaketa murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia. Izendapen proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 7ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia, Berriozarko Udalaren zerbitzura (087 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitara eman zen 2024ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde. Izan ere, izangai horrek probak gainditu ditu puntuazio handienarekin, eta lanposturako bete beharreko baldintzak betetzen ditu.

Patxi Martínez Pitillas. Plaza zenbakia: 087. Zerbitzu anitzetako enplegatua, obrei atxikia, C mailakoa, elektrizitate espezialitatekoa.

Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Berriozarren, 2026ko otsailaren 26an.–Alkateordea, Félix Puyo Rebollo.

Iragarkiaren kodea: L2603147