53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Oposizio-lehiaketa, barne igoera murriztuan betetzeko bi plaza hauek: zerbitzu anitzetako ofizial koordinatzailea eta instalazioetako mantentze-lanetako ofiziala. Izendapena

Deialdia argitara eman zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.

Kalifikazio epaimahaiaren proposamenarekin bat etorriz, Baztango Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2026ko otsailaren 26ko 102 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

–Tomas Alberro Ibarra izendatzea instalazioetako mantentze-lanetako ofizialaren plazarako, eta Jon Amiano Iriarte, aldiz, zerbitzu anitzetako ofizial koordinatzailearen plazarako. Bi plaza horiek C mailan daude, eta plantilla organikoan 3.12 eta 3.11 zenbakia dute, hurrenez hurren.

Izendapen horrek 2026ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Baztanen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2603241