53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Joaquin Gil Arrondok sustaturik.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen baimen integratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa)

Espedientearen kodea

0001-0225-2026-000001

Hasiera eguna

2026-02-16

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.3.b)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.6.b)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 3. taldea

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

JOAQUIN GIL ARRONDO

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3100609017

Tokia

10. poligonoa, 90. lurzatia (lehen 1380. eta 1381. lurzatiak)

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 619.119,000 eta Y: 4.647.208,000

Udalerria

ABLITAS

Proiektua

Zerri-gizendegia (dagoen instalazioa handitzea, 2.456 buru izatetik 4.688 izatera)

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuaren/bateratuaren proiektua

–Ingurumen inpaktuaren azterketa.

Jendaurreko informazioaren tramitean dagoen dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2026ko otsailaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Iragarkiaren kodea: F2602809