53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

34/2026 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, administrazio baimena ematen duena gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan. Espedientearen kodea: Redes-GN-2026.

919/2006 Errege Dekretuko JTO-GEI 01 jarraibide tekniko osagarriaren 2. apartatuan ezarritakoarekin bat (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, zeinen bidez onesten baitira Gas erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak GEI 01etik 11ra), 2025eko azaroaren 12an, NEDGIA NAVARRA SAk administrazio baimena eskatu zuen gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta hirigune hauetan:

Ablitas, Oibar, Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Arakil, Aranguren (Mutiloa eta Taxoare), Arbizu, Arguedas, Arroitz, Artaxoa, Aiegi, Azagra, Oltza Zendea (Aratzuri eta Ororbia), Bakaiku, Barañain, Barillas, Baztan, Bera, Berbintzana, Beriain, Berrioibeiti (Aitzoain), Berriozar, Bertizarana, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrakaztelu, Cascante, Kaseda, Castejón, Cintruénigo, Zizur (Zizur Txikia eta Gazolatz), Galar (Cordovilla), Corella, Cortes, Doneztebe, Elgorriaga, Elortzibar (Elortz, Noain, Dorre, Imarkoain eta Zulueta), Lizarra, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte (Arre), Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Eguesibar (Gorraitz eta Olatz), Uharte, Igantzi, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Lakuntza, Larraga, Leitza, Lekunberri, Lerin, Lesaka, Ledea, Lodosa, Longida, Los Arcos, Irunberri, Martzilla, Mélida, Mendabia, Milagro, Miranda Arga, Murchante, Murillo el Fruto, Obanos, Olazti, Erriberri, Orkoien, Oteitza, Iruña, Azkoien, Gares, Arrada (Murillo el Cuende), Ribaforada, San Adrián, Zangoza, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sunbilla, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tutera, Tulebras, Uharte Arakil, Urdiain, Valtierra, Viana, Alesbes, Villatuerta, Atarrabia, Ziordia, Zizur Nagusia, Itza (Zuasti) eta Monteagudo.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak 20 egun balioduneko epean jendaurrean jarri zuen espedientea, iragarkia argitaratuz 2025eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9koan, eta 2025eko abenduaren 10eko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen.

Jendaurreko aldian Oltza Zendeako Udalaren alegazioak jaso dira. Alegazio horietan, udalak eskatzen du ezen, agiria behar bezala baloratu ahal izateko, Oltza Zendeako udalerrian egitekoak diren jarduketen kokapen zehatza eman dadila, agiri grafikoetan adierazita.

Alegazioak Nedgia Navarra SAri igorri zaizkio, eta enpresa banatzaileak hauxe erantzun du: "Dauden sareak hedatzeko urteko memorian agertzen diren neurketak gutxi gorabeherakoak dira eta ez dira aurreikusitako jarduketen bilduma zehatza. Besterik gabe, legezko esparrua gaitzen dute, aurrerago bezero berri batek eskatuko balu, hornidura egin ahal izateko. Edozein modutan, inguruabar hori gertatzen bada, aldez aurretik eskatuko zaio udalari behar den obra-lizentzia, beharrezko informazio zehatz guztiarekin".

Aipatu beharra dago ezen gas erregaiak kanalizazio bidez banatzea ahalbidetzen duen baimen honek ez duela ordezten udalaren nahitaezko obra-lizentzia eskatu beharra obrak gauzatzea aurreikusia dagoen udaletan, eta udal horiek baldintzak jartzen ahalko dituztela beren udal ordenantzetan xedatutakoari jarraituz.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1.–NEDGIA NAVARRA SAri administrazio baimena ematea gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko aipatutako udalerri eta hiriguneetan.

2.–Aurkeztutako eta jendaurrean jarritako memoria onestea, eta hamabi hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

3.–Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, zeinen bidez onesten baitira Gas erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak GEI 01etik 11ra).

4.–Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

5.–Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurrekontuaren ehuneko bi adinako bermea jarri beharko du NEDGIA NAVARRA SAk. Instalazioak zerbitzuan jartzeko akta egin ondoren itzuliko da berme hori.

6.–Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren JTO-GEI 01eko 2. atalean ezarritakoaren arabera, 2027ko lehen hiruhilekoan NEDGIA NAVARRA SAk proiektu bat aurkeztu beharko du, benetan egindako obren dokumentazio teknikoa jasotzen duena, obra bakoitza noiz jarri den zerbitzuan adierazita.

7.–Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

8.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9.–Ebazpen hau NEDGIA NAVARRA SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.

10.–Ebazpen hau ukitutako udalei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko otsailaren 20an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2602902