53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

32/2026 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, aurretiazko administrazio baimena ematen duena "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-ekoa, eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturak egiteko, Berriobeitiko udal mugartean. Espedientearen kodea: 5472-CE.

1. Aurretiazko administrazio baimenaren eskaera.

2023ko abenduaren 13an, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoari jarraikiz, Integral Energy Management SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 2,5 MW-ekoa, eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturak egiteko, Berriobeitiko udal mugartean.

2. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan agindutakoa betetzeko, eskaera jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunean, eta, horretarako, iragarkia paratu zen 2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ekoan, eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Era berean, informazioa Berriobeitiko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan bere ediktu-taulan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez zen alegaziorik jaso.

Aldi berean, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Berriobeitiko Udalari aurreproiektuaren separatak igorri zitzaizkion, eta udalak, 2024ko otsailaren 23an aurkeztu txosten baten bidez, argibide gehiago eskatu zuen, besteak beste. Araudi berari jarraituz, txostena sustatzaileari igorri zitzaion.

3. Aurreproiektu berria eta bigarren kontsulta-tramitea.

Ingurumen erakundeak 2024ko urtarrilaren 5ean errekerimendua egin ondoren, 2024ko abenduaren 11n, Solaris Solutions SLk, instalazioaren sustatzaile berria baita, "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikorako dokumentazio berria aurkeztu zuen. Haren arabera, instalazioa 1 MW-ekoa izatera pasatu zen.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazioak 1,30 Ha hartuko ditu eta Berriobeitiko 5. poligonoko 151. eta 152. lurzatietan kokatuko da. Aurreproiektua, oro har, elementu nagusi hauek osatzen dute:

  • 610 Wp-eko 2.025 modulu fotovoltaiko, guztira 1.235,25 kWp-eko potentzia erpina izateko. Modulu fotovoltaikoak altzairuzko egitura finkoetan muntatuko dira, hegoaldera begira.
  • 250 kW-eko 4 inbertsore, ZIGOR STR250 edo antzekoak, guztira 1 MW-eko potentzia izendatuarekin.
  • Transformazio zentroa, bloke bakarreko egituradun hormigoizko eraikin prefabrikatuan instalatua: sarrera eta irteerako gelaxka batez, babeserako gelaxka batez eta zerbitzu osagarrietarako gelaxka batez osatua, eta 0,80/13,2 kV-eko transformazio erlazioa duen transformadore bat duena inbertsoreen irteerako tentsio alternoa behe-tentsiotik erdi-tentsiora igotzeko.
  • Erdi-tentsioko lurpeko ebakuazio linea (435 metro, RH5Z1 12/20kV 3x1x240 mm² Al) transformazio zentrotik lehendik dagoen "Medenasa" maniobra zentroraino, zeina kokatua baitago SANTA LUCÍA TF1 TBA azpiestazioaren 13,2 kV-eko L05 GIPUZKOAKO ERREP. linearekiko lotunearen ondoan.

Instalazioari administrazio baimena emateko ez dago jendaurreko informazioaren tramitea egin beharrik, hala ezartzen baitu, 12. artikuluan, apirilaren 14ko 4/2021 Foru Lege Dekretuak, zeinaren bidez presako neurriak onetsi baitziren Suspertzerako Europako Bitartekotik heltzen diren funts europarren bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Berriobeitiko Udalari aurreproiektu berria igorri zitzaion, eta bi txosten jaso ziren, bata, 2025eko urtarrilaren 7koa eta, bestea, otsailaren 10ekoa. Araudi berari jarraituz, txostenak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta haiei buruzko erantzuna aurkeztu zuen. Azkenik, Berriobeitiko Udalak, 2026ko otsailaren 9an jasotako Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, adierazi zuen ados dagoela aurreproiektuarekin, baina ohartarazpen batzuekin, kontuan har daitezen ikuspegietan izan daitezkeen ukipenak udalerriko kultura edo turismoko elementu nagusietatik begiratuta, hala nola Plazaola bide berdetik eta Berriobeiti eta Berriogoiti arteko ertzeko parketik eta, ahal dela, Ezkabako eskualdeko parketik; izan ere, haren iritziz "proiektuan landarezko pantaila egokiak sartu behar dira, bertako espezieez eginak, baita horien mantentze-lanak ere, eta, halaber, ezponden eta erauzitako lurren tratamendu egokia eta abar".

4. Ingurumen ukipenen ebaluazioa eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 5eko 8E/2025 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen txostena eman zen, ingurumen-ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharra ezarrita proiektua gauzatzeko.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 450E/2025 Ebazpenaren bidez, proiekturako lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu ziren, eta hirigintza-ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko direla adierazi zen.

5. Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Sustatzaileak zenbait dokumentu aurkeztu ditu frogatzeko baduela gaitasun tekniko, ekonomiko eta legala, bai eta sarera sartu eta konektatzeko baimenak ere, banaketa-sarearen kudeatzaileak emanak proiektatutako konexio-punturako.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du aurretiazko administrazio baimena ematea Solaris Solutions SLri, "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Solaris Solutions SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-eko potentzia instalatukoa, eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturak egiteko, Berriobeitiko udal mugartean.

2. Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau Solaris Solutions SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Berriobeitiko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko otsailaren 13an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren ordez (aintzat hartuta 7/2025 Foru Agindua, irailaren 3koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, eta 2025eko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 19koan), Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2602285