1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko martxoaren 4an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Bizikleta-ibilbide bat gauzatzea, helburu duena Orkoien eta Iruña lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Orkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Bizikleta-ibilbide bat gauzatzea, helburu duena Orkoien eta Iruña lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa)" izeneko proiektua. Hartan sartuta dago ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Proiektu horren helburua da bizikleta-ibilbide bat eraikitzea, Orkoien eta Iruña lotzeko Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa). Hasierako onespen hori 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.
Jendaurrean jartzeko epea iraganik, Orkoiengo Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta onura publikoa eta okupatu beharra deklaratu zituen. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea okupazioa presakoa zela deklara zezala, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (aurrerantzean, NDL) 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Behin betiko onespen hori 2026ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16koan.
Orkoiengo Udalak 2025eko abenduaren 12an eskatu zuen ezen presakotzat deklaratu dadila "Bizikleta-ibilbide bat gauzatzea, helburu duena Orkoien eta Iruña lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Eskabidearekin batera, presakotzat deklaratu dadila eskatzeko idazki bat aurkeztu zuen, 2025eko abenduaren 12koa, eta hartan adierazi zuen zenbait agiri aurkeztu zituela, baina ez ziren egiazki behar bezala aurkeztu. Horregatik, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak errekerimendu bat egin zion 2025eko abenduaren 23an Orkoiengo Udalari.
2025eko abenduaren 30ean eta 31n, Orkoiengo Udalak eskabide bidez behar ziren agiriak aurkeztu zituen Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, nahitaezko desjabetzearen prozedura presakotzat deklaratzeko.
2026ko urtarrilaren 9an, Orkoiengo Udalari jakinarazi zitzaion Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak beste errekerimendu bat egin ziola, eta hartan eskatu ziola honako hauek aurkezteko, 10 eguneko epean: txosten bat, presa hori behar bezala frogatzeko; kreditua atxikitzearen edo aurrekontuan kontsignatzearen ziurtagiria, eta proiektuaren behin betiko onespena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, jendaurreko informazioaren tramitea betetzearen ondorioetarako, besteak beste. Hori guztia, bat etorriz NDLren 52. artikuluan eta NDLren erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako betebeharrekin.
2026ko urtarrilaren 19an, Orkoiengo Udalak errekeritutako agiriak bidali zituen, baina haietako bat (presa frogatzeko agiria, Udaleko zerbitzu teknikoak 2025eko urriaren 20an emana) jada aurkeztua zuen abenduaren 30eko eskabidean, eta zuzentzeko errekerimendua jasoa zuen.
Orkoiengo Udalak agiriak bidaltzean eginiko akats bat zela ulertuta, eta prozedura azkartze aldera, 2026ko urtarrilaren 27an Orkoiengo Udalari jakinarazi zitzaion Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak beste errekerimendu bat egin ziola, 10 egun balioduneko epean behar zen txostena aurkez zezan, presa hori behar bezala frogatzeko.
2026ko otsailaren 3an, Orkoiengo Udalak presa frogatzeko txostena aurkeztu zuen, Udaleko zerbitzu teknikoak 2026ko otsailaren 3an egina, eta txosten hori espedientean sartu zen.
Orkoiengo Udalak aurkeztutako txostenarekin bat, beharrezkoa da Orkoienen mugikortasun-azpiegitura jasangarriak ezartzea eta bizikleta-bide bat eraikitzea herriko guneak lotzeko, oinezkoak eta txirrindulariak babestuta, ibilgailuen abiadurak eragindako arrisku-egoerak saihestearren, ikusita nolakoa den gaur egungo errepidea, eta horregatik okupatu behar dira presaz "Bizikleta-ibilbide bat gauzatzea, helburu duena Orkoien eta Iruña lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak. Halaber, jarduketa horiek oinarria dute dirulaguntza-deialdi baten oinarrien esparruan ("Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, 2025ean eta 2026n bidegorrien eta bizikleta-azpiegituren proiektuak egiteko"); izan ere, Orkoiengo Udala dirulaguntza horien onuraduna da aipatu proiektua egiteko.
Gainera, espedientean jasota dago Orkoiengo Udalaren kontu-hartzailearen txostena, non egiaztatzen baita dagokion kreditu-atxikipena egin dela proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze-prozedura honetatik eratorritako gainerako betebehar ekonomikoak ordaintzeko.
Horrekin guztiarekin, Orkoiengo Udalak aurkeztu ditu legez eskatutako agiriak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritakoak, deklaratu dadin ezen presakoa dela "Bizikleta-ibilbide bat gauzatzea, helburu duena Orkoien eta Iruña lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea ezen presaz okupatu behar direla "Bizikleta-ibilbide bat gauzatzea, helburu duena Orkoien eta Iruña lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea administrazio-bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Orkoiengo Udalari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren eta Toki Antolamenduaren Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 4an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2603606