1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko martxoaren 4an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Altsasuko Udala da sustatzailea.
Altsasuko Udalak, 2025eko azaroaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektua. Hartan sartuta dago ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Proiektuaren xedea da bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin, Altsasuko udal-mugartean. Hasierako onespen hori 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ekoan.
Jendaurrean jartzeko epea iraganik, Altsasuko Udalak, 2026ko urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta onura publikoa eta okupatu beharra deklaratu zituen. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea okupazioa presakoa zela deklara zezala, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (aurrerantzean, NDL) 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Behin betiko onespen hori 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ekoan.
Altsasuko Udalak, 2025eko azaroaren 17an Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkezturiko eskabide baten bidez, eskatu zuen deklaratzeko ezen presakoa dela "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
2025eko azaroaren 27an, Altsasuko Udalari jakinarazi zitzaion Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak errekerimendu bat egin ziola, eta hartan eskatu ziola honako hauek aurkezteko, 10 egun balioduneko epean, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita: txosten bat, presa hori behar bezala frogatzeko; kreditua atxikitzearen edo aurrekontuan kontsignatzearen ziurtagiria, eta proiektuaren behin betiko onespena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, jendaurreko informazioaren tramitea betetzearen ondorioetarako, besteak beste. Hori guztia, bat etorriz NDLren 52. artikuluan eta NDLren erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako betebeharrekin.
2026ko otsailaren 6an, Altsasuko Udalak eskabide bat aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eta haren bidez aurkeztu zituen errekeritutako agiriak, zeinak espedientean sartu baitira. Besteak beste, presa frogatzeko memoria bat aurkeztu zuen, 2026ko otsailaren 5ean egina.
Altsasuko Udalak aurkeztutako dokumentazioarekin bat, beharrezkoa da Altsasun mugikortasun-azpiegitura seguruak ezartzea eta bizikleta-bide bat eraikitzea herriko guneak lotzeko, oinezkoak eta txirrindulariak babestuta, ibilgailuen trafikoak eragindako arrisku-egoerak saihestearren, eta horregatik okupatu behar dira presaz "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak. Halaber, jarduketa horiek oinarria dute dirulaguntza-deialdi baten oinarrien esparruan ("Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, 2025ean eta 2026n bidegorrien eta bizikleta-azpiegituren proiektuak egiteko"); izan ere, Altsasuko Udala dirulaguntza horien onuraduna da aipatu proiektua egiteko.
Gainera, Altsasuko Udaleko idazkariaren ziurtagiri bat ere badago espedientean, eta hartan frogatzen da aurrekontuko partida batek kreditu nahikoa duela ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta gainerako betebehar ekonomikoak ordaintzeko, "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektuari loturiko desjabetze-prozedurari dagokionez.
Horrekin guztiarekin, Altsasuko Udalak aurkeztu ditu legez eskatutako agiriak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritakoak, deklaratu dadin ezen presakoa dela "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea ezen presaz okupatu behar direla "Bidegorri bat eraikitzea herrigunea lotzeko Altsasu BHI, Iñigo Aritza Ikastola eta Dantzaleku kiroldegiarekin" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea administrazio-bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Altsasuko Udalari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren eta Toki Antolamenduaren Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 4an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2603602