1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
428/2026 EBAZPENA, 2026ko otsailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2024-2025 ikasturteko aparteko sarien deialdia egiten duena. DDBN kodea: 890671.
Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena ikusirik, Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordearen oniritziarekin.
Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren eta Zerbitzu Juridikoaren txostenak ikusirik.
Barne Kontrolerako Zerbitzuak aldeko fiskalizazioa eginda.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko arauak betez (Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 15ean onetsiak).
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak (estatutuak 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsi zituen, eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 21eko erabaki batek aldatu) ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Aparteko sarietarako deialdia egitea graduko edo masterreko ikasketak 2024-2025 ikasturtean bukatu zituzten ikasleentzat.
Aplikatu beharreko arauekin bat etorriz, aparteko sarietarako hautagaia izateko, ezinbesteko baldintza dira, batetik, titulu ofiziala jasotzeko eskaera aurkeztuta izatea, eta, bestetik, haren tramitazioa egiteko prezio publikoa ordainduta izatea prozedura bukatu baino lehen. Ebazpen honen zortzigarren puntuan adierazten da epea.
Bigarrena.–17.400 euroko gastua baimentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2026ko Gastuen Aurrekontuko "30.52.00/54.0/480.08 Sariak" partidaren kargura (espediente zenbakia: 2026/0000257).
Hirugarrena.–Baimendutako gastua zati berdinetan banatuko da sarituen artean, aparteko sariak emateko arauen 3.3 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe.
Laugarrena.–Halako sariak Nafarroan ondare-irabazpentzat hartzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.
Bosgarrena.–Graduko edo unibertsitate masterreko titulua ikasketa ofizialen programa bikoitz batean eskuratu dutenek ere izanen dute aukera aparteko saria irabazteko, titulu hori osatzen duten gradu edo masterretako gainerako ikasleek bezala. Ikasketa ofizialen programa bikoitz horietako graduetako edo unibertsitate masterretako tituludunekin batera hartuko dira kontuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko araudiaren 3. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritako zenbaketa egiteko (2019ko urriaren 15eko Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsi zen araudia).
Seigarrena.–Titulazio bakoitzean gehienez zenbat sari emanen diren ezarri da taula honetan, aparteko sariak emateko arauen artikulu hori betez:
UNIBERTSITATE GRADUA / MASTERRA | SARIAK |
Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan | 5 |
Gradua Ekonomian | 1 |
Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan | 1 |
Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP) | 1 |
Unibertsitate Masterra International Businessean | 1 |
Gradua Ingeniaritza Biomedikoan | 1 |
Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan | 1 |
Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan | 1 |
Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan | 3 |
Gradua Ingeniaritza Informatikoan | 1 |
Gradua Ingeniaritza Mekanikoan | 1 |
Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan | 1 |
Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan | 1 |
Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan | 1 |
Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan | 1 |
Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionalean | 1 |
Gradua Historian eta Ondarean | 1 |
Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan | 3 |
Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan | 4 |
Gradua Soziologia Aplikatuan | 1 |
Gradua Gizarte Lanean | 2 |
Unibertsitate Masterra Historian eta Memorian | 1 |
Unibertsitate Masterra Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietan | 1 |
Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan | 4 |
Gradua Zuzenbidean | 2 |
Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan | 1 |
Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean | 1 |
Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan | 1 |
Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan | 1 |
Gradua Erizaintzan | 2 |
Gradua Medikuntzan | 1 |
Gradua Psikologian | 1 |
Gradua Fisioterapian | 1 |
Unibertsitate Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean | 1 |
Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan | 1 |
Gradua Datuen Zientzian | 1 |
Gradua Bioteknologian | 1 |
Gradua Zientzietan | 1 |
Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan | 1 |
Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan | 1 |
Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan | 1 |
GUZTIRA | 58 |
Zazpigarrena.–Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari eskatzea sarietan lehiatzen ahal diren espedienteak aukeratu eta Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan argitara ditzala 10 eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Zortzigarrena.–Aukeratzeko prozedura hasteko eta bukatzeko eguna ezartzea: ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuna izanen da hastekoa, eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatzekoa.
Bederatzigarrena.–Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da, eta interesdunentzako jakinarazpen gisa balioko du.
Saria irabazi duten ikasleek dagokien titulazioaren graduazio ekitaldian jasoko dute saria, ikasturte honetan, non eta hori ez den posible ezinbesteko arrazoiengatik.
Hamargarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara dadila agintzea.
Hamaikagarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Beken eta Tituluen Bulegoari, Graduko Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Barne Kontrolerako Zerbitzuari.
Hamabigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko otsailaren 26an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2603437