53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

660/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita María Belén Ramírez Senent andrea, Angiologiako eta Hodietako Kirurgiaren arloko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 654E/2025 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 9 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Angiologiako eta Hodietako Kirurgiaren arloko fakultatibo espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 18ko 2035E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abuztuaren 19an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2026ko otsailaren 12an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea María Belén Ramírez Senent andrea, Angiologiako eta Hodietako Kirurgiaren arloko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta 73226 plaza esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Plazaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2603221