53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana Isabel Valencia Labiano andrea izendatzen baita Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Ana Isabel Valencia Labiano andrea izendatzea Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko buru, bitarte baterako, 2026ko otsailaren 26tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, María Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2603211