53. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16/2026 FORU DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Raquel Bujanda Perales andrea Garraioaren Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendapena libreki eginen da Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikita dauden funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko otsailaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Raquel Bujanda Perales andrea Garraioaren Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2026ko otsailaren 26tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2603041