1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
15/2026 FORU DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, kargutik kentzen duena Estela Moso Sarasa andrea, Garraioaren Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendapena libreki eginen da Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikita dauden funtzionarioen artetik.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko otsailaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Estela Moso Sarasa andrea, Garraioaren Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Karguan aritzeko azken eguna 2026ko otsailaren 25a izanen da.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2603040