2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskarako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta 47.etik 49.era bitartekoetan ezarritakoarekin:
ERABAKIA:
1. Hitzarmen bat onestea, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak Burlatako Udalari eginiko kudeaketa-esleipena prestatzeko, honako hau egin dezan: deialdia, euskara teknikariaren eginkizunak beteko dituzten izangaien zerrenda bat kudeatzeko eta hautaprobak egiteko, entitate sinatzaileek kontrata ditzaten haien beharra dagoenean.
2. Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko lehendakari Gustavo Goiena Agirreri ematea hitzarmena sinatzeko ahalmena, batzordearen izenean eta hura ordezkatuz.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat.
4. Erabaki hau Burlatako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
Ezkarozen, 2026ko otsailaren 19an.–Batzordeko lehendakaria, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2602766