52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIBARKO BATZORDE NAGUSIA

Kudeaketa-esleipena Burlatako Udalaren alde, euskara teknikarien kontratazio-zerrenda bat osatzeko

Erronkaribarko Batzorde Nagusiak, 2025eko abenduaren 30ean egindako ezohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

Euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak egiteko hautaketa prozesuak kudeatzeko toki entitateen arteko hitzarmen proposamena aztertu da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren eta 47-49 artikuluen arabera, eta, ondorioz:

ERABAKI DA:

1. Onartzea Erronkaribarko Batzorde Nagusiak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena bideratzen duen hitzarmena, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko deialdia egiteko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko kontratatu ditzaten.

2. Ahalmena ematea Erronkaribarko Batzorde Nagusiko batzordeburuari haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Erronkarin 2026ko otsailaren 20an.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2602830