52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskarako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, 2025eko abenduaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hitzarmen bat onestea, mankomunitateak kudeaketa-esleipena egin diezaion Burlatako Udalari, hark egin ditzan euskara-teknikarien eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia eta hautaprobak, eta zerrenda hori kudeatu dezan, erakunde sinatzaileek izangai horiek kontratatze aldera, sortzen diren beharrak betetzeko. Hori guztia, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta 47.etik 49.era bitartean ezarritakoarekin.

Donezteben, 2026ko otsailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2602764