52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Saldiseko Kontzejuko 5. poligonoko 27. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Aditzera ematen da ezen, 2025eko abenduaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat Saldiseko Kontzejuko (Ollaran) 5. poligonoko 27. lurzatirako, Mónica Moreno Fernándezek sustatua. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedaturikoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ollaranen, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2602587