2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Borondatezko birpartzelazio proiektua eta dirutan ordaintzeko hirigintza-hitzarmena, Noaingo 2.8-A exekuzio-unitatean. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko otsailaren 17ko 2026-0236 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi ziren, batetik, borondatezko birpartzelazio proiektu bat Noaingo 1. eremuko UE-1.4 exekuzio-unitatean, Imarkoaingo UE 2.8-A exekuzio-unitatearen María Emma Adoración Pascual Lanasek eta Jesús María Armendáriz Isok sustaturik, eta, bestetik, Udalari nahitaez laga beharreko hirigintza-aprobetxamenduaren %10 dirutan emateko hirigintza-hitzarmena.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen, 2026ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2602772