2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, 2026an autoenplegua sustatzeko laguntzena. Laburpena
DDBN kodea: 889290.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889290).
1.–Xedea eta helburua.
Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidez ekonomia-jarduera sustatzeko Eguesibarren; hori guztia, enplegua sortzeko eta garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko.
Laguntza hauek aplikatzeko, diruz lagungarriak diren ekintzak gauzatu beharko dira 2025eko urriaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean.
2.–Finantzaketa.
Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak 2026an finantzatzeko, ekitaldi horretan indarrean den aurrekontuko 1-24190-47900 partida erabiliko da ("Enplegua eta kooperatibismoa sustatzea").
Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.
3.–Eskabideak aurkeztea.
3.1. Eskabideak Eguesibarko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira (https://sedeelectronica.valledeegues.es/), kontuan hartuta zer ezartzen den Administrazio Prozedurari buruzko 39/2015 Legearen 14. artikuluan pertsona juridikoentzat eta administrazio publikoekin harremanak izateko bitarteko elektronikoak erabili beharra dutenentzat.
3.2. Zuzenketa egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen eguntzat.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita. Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da dirulaguntza. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31n bukatuko da.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2602948