52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko federatutako taldeak dituzten kirol-klubei, 2025-2026 kirol-denboraldian. Laburpena

DDBN kodea: 889116.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889116).

1. Deialdiaren xedea. Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, norgehiagokako araubidean, laguntza emateko kirol-errendimendurako lehiatzen diren goi-mailako kategorietan federatuta dauden taldeei. Talde horiek Eguesibarko kirol-eskolak kudeatzen dituzten kirol-elkarteenak izan behar dute.

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honetarako, gehienez, 75.000 euroko zuzkidura ezarri da.

2.2. Laguntza ez da inola ere izanen klubak eskaeran aurkeztutako aurrekontuaren %60a baino handiagoa.

2.3. Diruz lagungarriak izanen dira 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era egindako gastuak.

3. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

3.1. Dirulaguntzarako eskabideak erregistroaren bidez aurkeztu behar dira, Eguesibarko Udalaren egoitza elektronikoan (www.valledeegues.com/eu/).

3.2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2602911