52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Deialdia, etxebizitzak birgaitzeko eta eraikitzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 889044.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889044).

Deialdia argitara emanen da Udalaren egoitza elektronikoan: https://unzue.sedelectronica.es/info.0.

Interesdunek 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra aurkezten ahalko dituzte eskabideak.

Laguntzaren onuradunek eskuratzen ahalko dute obra gauzatzeko aurrekontuaren %2ri dagokion zenbatekoa, muga izanik 1.500,00 edo 3.000,00 euro, egin beharreko jarduketaren arabera, deialdiari jarraikiz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Untzuen, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2602895