2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Guraso-elkarteendako dirulaguntzen deialdia 2025-2026 ikasturterako. Laburpena
DDBN kodea: 889017.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889017).
Deialdia, dirulaguntzak emateko Tuterako ikastetxeetako guraso elkarteei, publikoak nahiz itunduak izan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Torre Monreal HBIPan eta Musika Eskolan.
Tuteran, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2602894