52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. sektoreko URM-1 unitatean. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2. sektoreko URM-1 unitateko hiri-jarduketarako plan berezia, Jesús Troyas Bermejok eta Elena Troyas Bermejok sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2602901