2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2026ean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egiteko dirulaguntza. Deialdiaren laburpena
DDBN Kodea: 889402.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/889402).
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izan daitezke onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Bigarrena.–Xedea.
Dirulaguntzak ematea Iruñeko emakumeen elkarteei, kolektibo feministei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei, 2026. urtean honako proiektu hauek finantzatzeko: hala bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak, nola hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak. Proiektuak edo jarduerak oso-osorik Iruñeko udal-mugartean egin eta Iruñeko herritarrei bideratu beharko dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidean, 2026. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten. www.pamplona.es/eu webgunean argitaratu da deialdia.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdian ezarritako zenbateko osoa, gehienez: 159.000 euro.
Gehienezko aurrekontu-kontsignazioa deialdi honek ezartzen dituen bi modalitateen artean banatzen da, honela:
- 1. modalitatea: 40.000 euro.
- 2. modalitatea: 119.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina.
Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
Seigarrena.–Beste zenbait datu.
Eskaerak eskabidearen bidez egin beharko dira, ala PDF formatuko (aurkezpen telematikorako) eskabidez, interesdunak edo dirulaguntza eskatzeko ordezkapen nahikoa edukita ordezkapen horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena egin duen pertsonak sinaturik, betiere Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitaratutako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidean ezarritako jarraibideekin bat.
Deialdi honen eranskinetan daude eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera batek ez baditu betekizunak betetzen, ez badira deialdi honetan ezarritako agiriak aurkezten, edo, bestela, ez bazaio Iruñeko Udalari baimenik eman agiriok egin dituen administrazioaren bidez eskuratzeko, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat.
Dirulaguntza jasotzeko eskabidea aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.
Zazpigarrena.–Gastu diruz lagungarriak egiteko epea.
Diruz lagungarriak izanen dira 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitarteko epean egindako gastuak.
Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
2026ko abenduaren 20a bitarte.
Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Berdintasun, Gizarte Ekintza, Auzo eta Kultur Aniztasuneko zinegotzia, Zaloa Basabe Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2602967