52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako deialdi honen egutegia onesten baita: deialdia, sari bereziak emateko, Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloetan, 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa bukatu duten ikasleentzat.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena eman du egutegia onets dadin Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloen sari bereziak emateko deialdian, zeina 2024-2025 ikasturtean heziketa zikloko ikasketak bukatu eta titulua eskuratu duten ikasleei zuzentzen baitzaie, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1. puntuan eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduan xedatutakoarekin, foru agindu horietan arautzen baitira, hurrenez hurren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei dagozkien sari bereziak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako deialdi honen egutegia onestea: deialdia, sari bereziak emateko, Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloetan, 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa bukatu duten ikasleentzat. Egutegia ebazpen honen eranskinean jasota dago.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, eta Nafarroan Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzak emateko baimena duen ikastetxe publiko, ikastetxe itundu, erakunde eta ikastetxe pribatuetara.

Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat.

(107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak aldi baterako ordeztuko dituztenak).

ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO SARI BEREZIAK 2024-2025 IKASTURTEAN EMATEKO DEIALDIAREN EGUTEGIA

LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO SARI
BEREZIAK EMATEKO DEIALDIA

EGUNAK

Eskabideak aurkezteko epea

2026ko martxoaren 16tik 23ra

Sarien deialdian onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrendaren argitalpena

2026ko apirilaren 13a

Aurreko behin-behineko zerrendari erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea

2026ko apirilaren 13tik 15era

(14:00ak arte)

Sarien deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrendaren argitalpena

2026ko apirilaren 20a

Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak emateko deialdia ebazteko muga-eguna, eta izapideen fitxan argitaratzea

2026ko maiatzaren 15a

Iragarkiaren kodea: F2603195