2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udalari eginiko esleipena, egin ditzan Hirigintza Gerentziako plantillako administrari laguntzailearen plazaren maila igotzeko hautapen prozesuaren deialdia eta tramitazioa
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2026ko otsailaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:
CGU 11-FEB-26 (3/UV).
Plaza batzuen maila igotzea dago jasota honako akordio honetan: Akordio Kolektiboa, hizpide dituena funtzionarioen eta administrazioko langile kontratatuen 2017tik 2019ra bitarteko enplegu-baldintzak, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan (2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 8koa). Mailaz igo beharreko plaza horien artean daude administrari laguntzaileen plazak, hasieran D mailakoak baina amaierako C mailakoak.
Hirigintzako Udal Gerentziak administrari laguntzailearen bi plaza ditu bere plantilla organikoan (400.001-6 eta 400.001-7), D mailakoak, biak gaur funtzionarioek betetzen dituztenak.
Iruñeko Udala hainbat deialdi prestatzen ari da (lekualdatzeak, oposizioa eta sustapenak).
40/2015 Legean ezarritakoaren arabera, administrazio publikoek harremanetan egon behar dute elkarren artean, beren organo eta organismoekin eta herritarrekin, oro har, jarduketa- eta funtzionamendu-printzipio orokor jakin batzuen arabera, besteak beste honako hauen arabera: efikazia eta efizientzia, lankidetza eta nahitaezko koordinazioa, edo arrazionalizazioa eta bizkortasuna, bai administrazio-prozeduretan, bai kudeaketa-jarduera materialetan.
Horren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udalari esleitzea beharrezkoak diren jarduerak egin eta izapidetu ditzala, mailaz igo daitezen Hirigintzako Gerentziaren indarreko plantilla organikoarko 400.001-6 eta 400.001-7 zenbakidun administrari laguntzaile plazak.
2. Esleipen honek 24 hilabeteko indarraldia du, beharrezkoak diren jarduera materialak egin daitezen agindutako prozesua gauzatzeko.
3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Alorrari, onar dezan.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren gardentasun atarian argitaratzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2602581