2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa, "La Playa-Auzalar" S-10eko sektorean. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Udal Plan Orokorreko "La Playa-Auzalar" S-10eko sektorean. S-10eko Konpentsazio Batzordea da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da beste hilabete bateko epean, iragarki honen hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Halaber, Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan 77.2 artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian, edozeinek aztertzen ahalko du Udal Plan Orokorreko "La Playa-Auzalar" S-10 Sektorean aldaketa egituratzailea egiteko espedientea, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Horri dagokionez, interesdunen eskura geldituko da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean.
Orkoienen, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2603210