2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
1. poligonoko 236. eta 257. herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Orbaizetako Udalak, 2026ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 236. eta 257. herri-lurzatien desafektazioa (21,04 m³ eta 43,54m³, hurrenez hurren), Errekasenda, Oriongo bidea alderdian, baita lagapena arautuko duen baldintza-agiria ere. Helburua da Adamo Telecom Iberia SU sozietateari lagatzea zuntz optikoa kanalizatzeko eta erabiltzeko.
Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taula elektronikoan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Orbaizetan, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2602996