2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Jendaurrean jartzea Cederna Garalur elkartearekin sinatutako hitzarmenaren aldaketa. Hitzarmena Mendukilloko bisitariak hartzeko eraikina egokitzeko proiektuari lotuta dago
Larraungo Udalbatzak, 2026ko otsailaren 16an egindako batzarrean, Larraungo Udalaren eta Cederna Garalur elkartearen arteko hitzarmen arautzailea aldatzen duten lehenengo eta bigarren gehigarriak onartzea erabaki zuen, proiektuen epea luzatzeko eta proiektu hau aldatzeko: "Mendukilloko leize turistikoko bisitariak hartzeko eraikina egokitzeko proiektua", Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (PRTR) -Europar Batasunak Finantzatua- NEXT GENERATION EU.
Argitara ematen dugu, erabat eraginkorra izan dadin.
Larraunen, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2603244